Duela hilabete batzuk, Espainiako Hezkuntza Saileko ministroa den Jose Ignacio Wert-ek, estatu osoan komunak izan behar ziren eduki batzuk finkatzeko asmoa adierazi zuen, hainbat politikari eta kolektiboren kritikak eraginez.
Badirudi, azkenean ez dela hain aldaketa sakonik egingo eta ez direla eduki komun gehiagorik inposatuko.
Edonola ere, estatuko gobernuak orain arte egindako hezkuntzaren murrizketa ekonomikoekin konformatzen ez dela ematen du eta Curriculumaren aldaketa bat egiteko proiektua daukate eskuen artean. Aldaketa honek ikasgai instrumentalen inguruan (gaztelera, ingelera, matematikak eta zientziak) zehaztasun handiagoak emango ditu gutxienezko orduak finkatzerakoan eta irakatsi behar diren edukiekin lotutakoak.
Legislazio bakoitzak dakartzan etengabeko Curriculum ofizialaren aldaketak ez ditu emaitza akademikoak hobetiko ezta PISA txostenaren balorazioa igoko. Haibeste aldaketek, ikasleengan, irakasleengan eta hauen bizitza kalitatean izango dute eragina.
Curriculuma ez da txandakatu daitekeen jostailu bat eta mesedegarria izango litzateke hau babestuko duen nolabaiteko lege edo dekreturen bat ekoiztea.
Iturria: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/11/27/actualidad/1354045771_416568.html
Iturria: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/11/27/actualidad/1354045771_416568.html