Azken bolada honetan krisialdiaren murrizketak direla eta ez direla, Hezkuntza arloari dagozkion injustiziak salatzeko manifestaldiak egin dira eta hainbat ikasle atera dira kalera Gobernuaren politikaren aurkako protesta egiteko.
Orain arte, kausa-efektuko legeari jarraituz, erreakzio masibo hori normala dela esan daiteke baina arazoa ikasle hoiek klasean duten jarrera aztertzean aurkitzen dugu.
Hezkuntzaren kalitatea mantentzea aldarrikatzen duten ikasle hoietariko batzuek, klase osoa albokoarekin hizketan pasatzen dute eta berdin zaie irakaslearen azalpena edo klasekideen aurkezpena izorratzea.
Seguruenik, gurasoek ordainduko dizkiete ikasketak pertsona hauei eta ez daukate klasekideekiko edo irakasleekiko inolako errespeturik.
Hau ikusita, galdera baten inguruan gogoeta bat egitea eskatuko nuke:
ZERGATIK ALDARRIKATZEN DUZUE MEREZI EZ DUZUEN KALITATEZKO HEZKUNTZA?
Nire ustez horrelako pertsonek urte batzuk pasatu beharko lituzkete zoruak garbitzen edo adreiluak ipintzen, klasera beste jarrera batekin etortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario