Ongi etorriak! Blog honetan hezkuntzaren munduan dauden zenbait arazori buruzko berriak eta bideoak aurkituko dituzue eta beste arloei buruzko feedak aurkituko dituzue.
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntzari buruz.... Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntzari buruz.... Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de noviembre de 2012

Autokritika pixka bat

Azken bolada honetan krisialdiaren murrizketak direla eta ez direla, Hezkuntza arloari dagozkion injustiziak salatzeko manifestaldiak egin dira eta hainbat ikasle atera dira kalera Gobernuaren politikaren aurkako protesta egiteko. 

Orain arte, kausa-efektuko legeari jarraituz, erreakzio masibo hori normala dela esan daiteke baina arazoa ikasle hoiek klasean duten jarrera aztertzean aurkitzen dugu. 

Hezkuntzaren kalitatea mantentzea aldarrikatzen duten ikasle hoietariko batzuek, klase osoa albokoarekin hizketan pasatzen dute  eta berdin zaie irakaslearen azalpena edo klasekideen aurkezpena izorratzea.

Seguruenik, gurasoek ordainduko dizkiete ikasketak pertsona hauei eta ez daukate klasekideekiko edo irakasleekiko inolako errespeturik.

Hau ikusita, galdera baten inguruan gogoeta bat egitea eskatuko nuke:

ZERGATIK ALDARRIKATZEN DUZUE MEREZI EZ DUZUEN KALITATEZKO HEZKUNTZA?

Nire ustez horrelako pertsonek urte batzuk pasatu beharko lituzkete zoruak garbitzen edo adreiluak ipintzen, klasera beste jarrera batekin etortzeko.

lunes, 15 de octubre de 2012

Ekialdeko haizea

Munduan era guztietako pertsonak daude, batzuk onak, besteak txarrak, beldurtiak, adoretsuak... Malala Yusufzai azken hauetarikoa da zalantzarik gabe.14 urteko neskatxa pakistandar hau duela 3 hasi zen BBC katearentzako blog bat idazten. Bertan errepresio talibanak Swat-eko haranean eragiten zuen egoera latza kontatzen zuen izen faltsu batekin eta erregimen hau boteretik kentzean bere benetako izena jakinarazi zuen.

Harrez geroztik oso ezaguna egin da neska pakistandarrek hezkuntzarako duten eskubidearen defendatzaile sutsua izan delako eta honegatik saritua izan da.
Hala ere Malalabeldurra pasatu du eta hala ikus daiteke bere blogeko egunerokoan:

Urriak 11an, eskolatik irten eta etxera zihoanean bi tiro jaso zituen, bata buruan eta bestea lepoan, milizia pakistandar taliban elkarte baten izenean. Oraingoz bizirik dago Ingalaterran eta medikuek baikortasunez ikusten dute neskaren etorkizuna.

Malala beldur zen, beste hainbat pertsona bezala. Hala ere justiziaren eta bidezkoa zenaren alde egiteko adorea izan du eta horregatik begirunez eta errespetuz eskaini nahi izan diot sarrera hau.

Iturriak:
http://www.el-nacional.com/bbc_mundo/Malala-Yousafzai-atrevio-criticar-Taliban_0_60594000.html
http://www.europapress.es/internacional/noticia-malala-yousafzai-trasladada-reino-unido-recibir-tratamiento-20121015075915.html


jueves, 27 de septiembre de 2012

Kalitatezko hezkuntzaren alde

Gaur, atzoko greba orokorrak piztutako sua oraindik itzali ez delarik, Hezkuntzan aplikatuko diren murrizketei eta erreformari uko egitea aldarrikatuko duen manifestaldi batera joaketko deialdia egin da Madrilen.
Hain ezaguna bilakatu den "marea berdeak" kalitatezko hezkuntza publikoa eskatuko du. Haien ustez, hezkuntza inbertsio bat da eta ez gastua eta krisialdi honetatik irteteko daukagun aukerarik onena dela defendatzen dute.
CCOO, UGT, STEM eta beste zenbait sindikatuk bat egin dute ideia honekin eta gizarte erakunde guztien laguntza eskatzen dute.

Iturria: http://www.europapress.es/sociedad/educacion/noticia-marea-verde-continuara-protestas-recortes-educacion-20120927085513.html

jueves, 20 de septiembre de 2012

Murrizketen ondorioak

Jadanik, guztiok konturatu gara estatuak jasaten ari duen krisi ekonomikoak kolpe latza eman diola gure bizitza kalitateari eta bereziki hezkuntzari. Gobernuak izugarri murriztu du arlo honetara bideraturik zituen dirulaguntzak eta honek ondorio kezkagarriak izan ditu irakasle, ikasle eta familiengan.

Alde batetik, oso entzuna izan zen pasaden urteko neguan Valentziako zenbait zentruk jasan zuten egoera: dirulaguntzak ez zirenez heltzen ezin izan zieten argiaren fakturei aurre egin eta ondorioz elektrizitate hornidura moztu zieten. Mantak gainetik ipintzen zituzten ikasleen irudiek Europa osoari buelta eman zieten eta Espainiako krisialdiaren adierazle bilakatu ziren.

Azken egun hauetan bestalde, Esperanza Aguirre, Madrileko Autonomi Erkidegoko buruak komunikabide gehienen arreta deitu zuen esatu mailan bere dimisioa aurkeztu zuenean. egunkari irrati eta telebistako kate askok kontatu ez zutena ordea, emakume honek erkidegoko ikasle eta irakasleei eman dizkien kolpeak izan ziren.

Pasa den kurtsoko irakaslegoaren murrizketekin hasi zen eta ondoren jantokiei zuzendutako dirulaguntzak
ia-ia erdira murriztu zituen. ez da harritzekoa beraz, kurtso berri honi ekitaldi publiko batean hasiera eman zionean istiluak egotea. Emakume batek, hezkuntzaren inguruan burutu diren neurriekin guztiz haserre, "tupper" bat bota zion, irakasle gehiago kontratatzeko eskatzen zion bitartean.

Hau guztiaz gain, liburuak erosteko bekak deuseztatu zituen eta nahiz eta erkidegoak irakasle prestatu pila bat erreserban dituen, jatorri britaniarra duten 28 irakasle "atzamarrez" aukeratu ditu atzerriko hizkuntza, plastika eta beste zenbait irakasgai emateko.

Gugandik hurbilago, EHUko dirulaguntzak ere murriztu egin dira eta momentu honetan zenbait gauza argi ikusi badaitezke ere, esaterako klseetako ikasleen ratioaren hazkunde nabarmena honen ondorioak, seguruenik urte bat edo pare bat barru nabarituko ditugu, irakasleak eta materiala faltako direnean.


Aurrera garamatzaten eremuetan oztopoak jartzen badizkigute, nola lortuko dugu egoera honetatik irtetzea?

Iturria: http://pordescargadirecta.com/forumdisplay.php?f=460
Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=uDILrDiZrF4