Ongi etorriak! Blog honetan hezkuntzaren munduan dauden zenbait arazori buruzko berriak eta bideoak aurkituko dituzue eta beste arloei buruzko feedak aurkituko dituzue.

lunes, 15 de octubre de 2012

Ez dugu ikasten

Jendeak arreta handia eskeintzen edozein modutako denborapasa edo entretenimenduari, adibidez futbola, prentsa arrosa, reality-ak...
Beste gauza batzuk berriz agertzen diren momentu puntualetan bakarrik deitzen dute arreta. Hau da Bullying-aren kasua eta zoritxarrez berriro dago albistegietan.
Ziur nago momentu honetan kasu asko egongo direla baina nik Amanda Todd gaztearen istorioa kontatuko dut.
13 urteko gazte normal bat bezalaxe, web kameraren bitartez lagunekin harremanetan egoten zen. Denborarekin liraina eta polita zela esaten zioten pretsona ezezagunen arreta erakarri zuen eta hauek bularrak erakustea eskatu zioten. Urte bat georago erakutsi zituen presioaren ondorioz eta momentu hartan bere ametsgaiztoa hasi zen. Ezezagunek gehiago erakusteko txataia egin zioten eta azkenik neskaren irudiak interneten eskegi zituzten. Lagunak galdu zituen (Batzuek traizio egin zioten) eta alkoholaren eta drogen besoetan erori zen.

Bere istorioa Youtube-n eskegitako bideo baten bidez kontatu zuen txartel batzuen bidez eta azken esaldia benetan hunkigarria dela uste dut: "Ez daukat inor. Norbait behar dut. Nire izena Amanda Todd da".

Bere gorpua pasa den asteazkenean aukitu zuten. 15 urteko neska honek bere buruaz beste egin zuen.

Bideoa:


Iturria: http://pordescargadirecta.com/showthread.php?t=547420

No hay comentarios:

Publicar un comentario