Ongi etorriak! Blog honetan hezkuntzaren munduan dauden zenbait arazori buruzko berriak eta bideoak aurkituko dituzue eta beste arloei buruzko feedak aurkituko dituzue.

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Curriculumaten aldaketa berria

Duela hilabete batzuk, Espainiako Hezkuntza Saileko ministroa den Jose Ignacio Wert-ek, estatu osoan komunak izan behar ziren eduki batzuk finkatzeko asmoa adierazi zuen, hainbat politikari eta kolektiboren kritikak eraginez.
Badirudi, azkenean ez dela hain aldaketa sakonik egingo eta ez direla eduki komun gehiagorik inposatuko.

Edonola ere,  estatuko gobernuak orain arte egindako hezkuntzaren murrizketa ekonomikoekin konformatzen ez dela ematen du eta Curriculumaren aldaketa bat egiteko proiektua daukate eskuen artean. Aldaketa honek ikasgai instrumentalen inguruan (gaztelera, ingelera, matematikak eta zientziak) zehaztasun handiagoak emango ditu gutxienezko orduak finkatzerakoan eta irakatsi behar diren edukiekin lotutakoak.

Legislazio bakoitzak dakartzan etengabeko Curriculum ofizialaren aldaketak ez ditu emaitza akademikoak hobetiko ezta PISA txostenaren balorazioa igoko. Haibeste aldaketek, ikasleengan, irakasleengan eta hauen bizitza kalitatean izango dute eragina.

Curriculuma ez da txandakatu daitekeen jostailu bat eta mesedegarria izango litzateke hau babestuko duen nolabaiteko lege edo dekreturen bat ekoiztea.

Iturria: http://sociedad.elpais.com/sociedad/2012/11/27/actualidad/1354045771_416568.html 

jueves, 15 de noviembre de 2012

Hezkuntzaren presioa


Heloween taldeak I want out (1988) Hezkuntza sistemak sortutako presioa salatu zuen, beste talde handi batzuen estela jarraituz (Pink Floyd eta bere The Wall famatua esate baterako).

Gaur egungo hezkuntza aztertzen badugu errekurtsoak ugaritu egin dira eta neurri handi batean prozesua digitalizatu egin da baina klaseak emateko estiloak berdin jarraitzen dute eta umeek duela 25 urteko umeek bezain beste estres edo are gehiago jasan behar dute.




Autokritika pixka bat

Azken bolada honetan krisialdiaren murrizketak direla eta ez direla, Hezkuntza arloari dagozkion injustiziak salatzeko manifestaldiak egin dira eta hainbat ikasle atera dira kalera Gobernuaren politikaren aurkako protesta egiteko. 

Orain arte, kausa-efektuko legeari jarraituz, erreakzio masibo hori normala dela esan daiteke baina arazoa ikasle hoiek klasean duten jarrera aztertzean aurkitzen dugu. 

Hezkuntzaren kalitatea mantentzea aldarrikatzen duten ikasle hoietariko batzuek, klase osoa albokoarekin hizketan pasatzen dute  eta berdin zaie irakaslearen azalpena edo klasekideen aurkezpena izorratzea.

Seguruenik, gurasoek ordainduko dizkiete ikasketak pertsona hauei eta ez daukate klasekideekiko edo irakasleekiko inolako errespeturik.

Hau ikusita, galdera baten inguruan gogoeta bat egitea eskatuko nuke:

ZERGATIK ALDARRIKATZEN DUZUE MEREZI EZ DUZUEN KALITATEZKO HEZKUNTZA?

Nire ustez horrelako pertsonek urte batzuk pasatu beharko lituzkete zoruak garbitzen edo adreiluak ipintzen, klasera beste jarrera batekin etortzeko.

Justizia



Biolentzia erabili beharreko azken errekurtsoa izan behar da beti eta ez bada erabiltzen askoz hobe. Hala ere kasu batzuetan ez dago beste erarik gauzak konpontzeko. hona hemen Casey Heines australiarraren historioa.